Imanol Pradales Lehendakariak Alfredo Espinosa Orive Sailburu fusilatua aitortzeko gaurko ekitaldiaren balorazioa

Lege desberdinei esker, egia eta erreparazioa lortzeko urratsak ematen ari dira erakundeetan, eta horiek lehendik zegoen egia soziala eta aitorpen soziala berresten dute.

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko (GEBehatokia) ordezkaritza batek, Iratxe Urizarrek eta Agus Hernanek osatutakoak, Alfredo Espinosa Orive sailburua omentzeko gaur arratsaldean Bilboko Carlton hotelean Imanol Pradales lehendakariak antolatu duen ekitaldian parte hartu du.

GEBehatokian, eskerrak eman nahi dizkiogu lehendakariari ekimen honen buru izateagatik. Joan den azaroaren 4an iradoki genion ekimena, eta 2024ko azaroaren 18an argitaratu genuen.

Alfredo Espinosa Orive da frankismoak fusilatu zuen Eusko Jaurlaritzako sailburu bakarra, pilotuak traizio egin ziolako larrigarriarekin. Gerra Zibilean fusilatutako euskal kargu instituzional garrantzitsuena da, Euzkadiko lehen Gobernu autonomikoan Osasun sailburua izan zena Unión Republicanaren ordezkari gisa. Aurretik, Bilboko Udaleko zinegotzia izan zen. Lanbidez medikua eta politikari errepublikanoa, traizionatu egin zuten, eta matxinatuen esku utzi. “Pobreen medikua” bezala ezaguna izan zen.

Lehendakariaren aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko 9/2023 Legean oinarritzen da.

Azpimarratu behar dugu bai Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Espainiako Legeak, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko 9/2023 Legeak erreparazio mekanismoak eskaintzen dituztela eta, gure ustez, euskal instituzioek, erakundeek, sindikatuek eta familiek eurek bereganatu behar dutela mekanismo hori, errepresaliatuen duintasunerako eskubidea erabiliz.

GEBehatokiaren ekimenak beste bi iradokizun zituen beste bi erakunderentzat:

Gasteizko Udalari, fusilatu zuten tokiari. Aurretik aipatutako Espainiako Gobernuari egindako eskaera babesteko eskatzen zaio, eta El Carmen komentu zaharrean jarritako plaka Alfredo Espinosa Oriveren datuekin osatzea gomendatzen diogu.

Bilboko Udalari, jaio zen tokiari. Eskaria babesteko eskatzen zaio, eta, figura instituzionalaren garrantzia kontuan hartuta, bere izena daraman kalean plaka bat jartzea gomendatu genion, bere konpromisoa eta bere heriotzaren inguruabarrak testuinguruan kokatzeko.

Bi erakundeek ontzat hartu dituzte bi iradokizun horiek, eta horretan ari dira lanean.

Nazioarteko erakundeek zehaztasun handiz mugatu dituzte biktima guztien eskubideak, eta egian, justizian, erreparazioan eta berriro ez gertatzeko bermeetan kokatu dituzte.Lege desberdinei esker, egia eta erreparazioa lortzeko urratsak ematen ari dira erakundeetan, eta horiek lehendik zegoen egia soziala eta aitorpen soziala berresten dute.

Ez errepikatzeko oinarriak finkatzeko, garrantzitsua da horrelako kasuak gizarteratzea eta belaunaldi berrien artean ere ezagunak izatea.

Frankismoaren biktimen familiek isiltasunetik, beldurrak ezarritako ostrazismotik bizi izan dute urte askoan euren mina. Bada garaia euren duintasuna berreskura dezaten, eta, gure ustez, instituzioek gidatu behar dituzte lapurtutako justizia berreskuratzeko prozesu horiek.