Basque Observatory of Human Rights
Pokopandegi bidea 9-2°
20018 Donostia
Euskal Herria - Basque Country
Basque Observatory of Human Rights
Pokopandegi bidea 9-2°
20018 Donostia
Euskal Herria - Basque Country

Agus Hernan GEBehatokiko koordinatzaileak hitz egin du.
Jaun andreok, egunon eta eskerrik asko. Euskal gizartean segurtasunaren zerbitzuak garrantzi handia du eztabaida publikoan, ez beti giza eskubideen errespetuaren ikuspegi batetik. Hori da GEBehatokiak ekarri nahi duen ikuspegia, IRIDIAren lan honen testuinguruan, euskal poliziak dituen barne eta kanpo kontrol mekanismoen azterketa eginez.
Kontrolerako kanpo-mekanismo batzuk ezagunak dira:
Arartekoaren lana ezaguna da, zorrotz aztertu du zerbitzu publikoa hau hainbat gomendio eginez –bideokameren erabileraren inguruan, arraza-jatorriarengatik poliziaren jazarpena, neurri-gabeko indarkeria… Batzuetan kritikak jaso baditu ere departamentuaren partetik. Hobetu daiteke, hala ere, bere jarduna, inspekziorako ahalmen handiagoak emanez: Katalunian ez bezala, EAEn Instituzio honek ez ditu bere gain hartu Nazio Batuek proposatutako Torturaren prebentziorako mekanismoa.
Gizarte zibil antolatuak ere rol esanguratsua badu poliziaren kanpo kontrolaren ikuspegitik. Horretarako gaitasuna badu ere, oraindik ez da bilatu modu bat giza eskubideen elkarteak eta herri-plataformak poliziaren gobernantza gardena eta arduratsu batean inplikatzeko. Horrek, gainera monitorizazio-organoei sinesgarritasuna emango lieke.
Iridiaren lidergoz egindako lan honek, batez ere, barne kontrol mekanismoei kasu egite die.
Honetaz gain, esan behar da ez dela jasotzen biktimak erreparatzeko inolako planteamendurik, ezta prozesuan parte-hartzeko aukera izatea. Eskubideen urraketak eragin dituzten polizien aurkako zehapen- edo diziplina-prozedurak ez dira zehazten ere ez.
Horren aurrean ondoko proposamenak luzatzen ditugu, mekanismo hauen funtzioak hobetzeko intentzioarekin:
1. Arau-hauste administratiboaren biktimaren figura ezarri behar da eta estatus horri edukiz bete, prozesu administratiboan parte hartzea ahalbidetuz.
2. Polizia agentearen egiazkotasun-printzipioa mugatzeko tresnak sartzea proposatzen dugu.
3. Kontrol mekanismoak berrikusi behar dira, hauen solapatze eta bikoizketa saihestuz. Independentzia eta neutraltasuna indartu behar dela uste dugu, baita ekonomikoa ere.
4. Polizia ereduari buruzko eztabaida zabal eta parte-hartzailea sustatu behar da polizia- ereduari buruz, antolatutako gizarte zibila modu errealean inplikatuko duena.
El próximo 21 de enero termina su actual mandato la Comisión. Es un buen momento para abrir el debate sobre las funciones de la comisión, analizando las aportaciones realizadas por la propia Comisión, las que acabamos de sugerirles y, en general, abriendo un debate sereno y sosegado sobre el modelo policial. Un debate muy necesario.