Ricardo Zabalza Elorgaren, nafarra eta gorteetarako diputatua badajozetik, beharrezko erreparaziorako ekimena eta frankismoak kendutako duintasuna berreskuratzeko

Aquiles Cuadra De Miguel Tuterako alkate ohiak bere aitorpena jaso du, eta espero dugu Tuterako eta Iruñeko Udalek aitortza ekitaldi bana antolatzea

Giza Eskubideen Behatokitik -GEBehatokia- Espainiako Gobernuari eskaera bat aurkeztu zaiola jakinarazi nahi dugu, Erratzuko Ricardo Zabalza Elorga epaitu zuen Gerra Kontseilua legez kanpokoa eta ez-legitimoa izan zela adieraz dezan, 1940ko otsailaren 25ean Madrilen fusilatzera kondenatu zuen epaia deuseza dela, eta aitorpen eta erreparazio pertsonaleko deklarazioa egin dezan.

Ekimenak familiaren akordioa du, eta Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Espainiako Legean oinarritzen da. Horren bidez, Ricardo Zabalza Elorga behar bezala erreparatzea eta haren duintasuna berreskuratzea nahi da, eta antzeko ekimenetan oinarritzen da, hala nola Alfredo Espinosa Orive lehen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarena edo Aquiles Cuadra De Miguel Tuterako alkate ohiarena, biak frankismoak fusilatuak, edo 1978an sanferminetan izandako zortzi biktimena, tartean Germán Rodríguez.

1939ko urriaren 19an Iruñean fusilatu zuten Tuterako alkate ohi Aquiles Cuadra De Miguelen kasuari dagokionez, jakinarazi nahi dugu Espainiako Gobernuak “Aitorpen eta erreparazio pertsonalaren deklarazioa” egin duela, eta deklarazio horrek “legez kanpokotzat eta ez-legitimotzat” jotzen duela hura epaitzen duen epaimahaia, eta haren aurka emandako “zigor, zehapen edo ebazpenak ez-legitimoak eta baliogabeak” direla.

Ebazpena Tutera eta Iruñeko Udalei jakinarazi diegu, bere garaian ekimen hori babestu baitzuten, eta urriaren 19an fusilatu zituzteneko 87. urteurrenean aitortza- eta erreparazio-ekitaldi bana antolatzeko iradoki diegu.

GORTEETARAKO DIPUTATU BAT, NEKAZARITZAKO ARAZOEKIN KONPROMETITUA

Emilio Majuelo historialariak egindako erantsitako txosten trinkoan politikari sozialista honi buruzko historia osoa aurki daiteke.

Ricardo Zabalza Elorga Erratzun (Baztan) jaio zen 1898ko urtarrilaren 29an. Aita, Lazaro, Iruñekoa zen jatorriz, eta landa-medikua izan zen Nafarroako hainbat herritan. Ama, Marcelina, Nafarroa Behereko Baigorritik zetorren. Ricardo zortzi anai-arreben seme zaharrena izan zen. Oso goiz joan zen Argentinako Errepublikara eta itzultzean, 1930eko abenduan, PSOEn afiliatu zen.

1932ko urtarrilean, Iruñeko sozialistek Nafarroako erakunde sozialistei bultzada emateko eskatu zioten.
Kargu garrantzitsuak izan zituen organigrama horretan, eta Probintziako Nekazarien Federazioko idazkari nagusi eta artikulugile izatera iritsi zen Trabajadores astekari ugetistan. Zabalzak Nafarroan aurkitu zituen nekazaritza arazoak historikoki oso nabarmenak ziren herrialde horretan. Horien guztien artean nagusia eta nabarmenena herri-lurrak eta Nafarroako herriei espoliatutako beren ondasunak berreskuratzea zen, XIX. mendearen hasieran pribatizatu zituztenetik.

1932an, kendutako ondasun komunak berreskuratzeko antolatutako udal-mugimenduaren sustatzailea izan zen, eta baserri-erakunde ugetistekin batera 1933ko urrian egindako finken okupazio sinbolikoak sustatu zituen.
Zabalza ondo egokitu zen gai korapilatsu horrek erradikalizatutako nafar sindikalismo horrekin, eta Nafarroako probintziako PSOEren hautagaia izan zen 1933ko azaroan egindako hauteskunde orokorretan.

1934ko urtarrilaren amaieratik gerra zibila amaitu arte, UGTko Lurreko Langileen Espainiako Federazio indartsuko idazkari nagusia izan zen.

1936ko otsaileko hauteskundeek Ricardo Zabalza Espainiako Gorteetara eraman zuten, Badajozeko nekazarien botoekin. Azken probintzia horretan nekazarien gizarte-arazoak larrienak ziren. 1936ko uztailaren hasieran Gorteetan egindako esku-hartzea gogoangarria izan zen, hamarkada batzuk lehenagotik pribatizatutako herri-ondasunen berreskurapenaren defentsa irmoa egin zuelako. Gai horri buruz onartu ziren lege-proiektuaren artikuluek, uztailaren 18ko estatu-kolpea izan ez balitz, nekazaritza jabetzaren egituraren zati handi bat eraldatzea ekarriko zuketen, erkidegoaren pribatizazio historikoak eraginda.

Gatazkaren amaierak Alacanteko portuan harrapatu zuen. Atxilotuta, Los Almendroseko kontzentrazio-esparruan sartu zuten; handik Orihuelako espetxera igaro zen, eta behin betiko Madrilgo Porlierreko espetxera eraman zuten. Tarte horretan tratu txarrak jasan zituen 1940ko otsailean epaitu zuen kontseilu “sumarisimo” militarra egin arte.

Epaiaren ebazpena heriotza zigorra izan zen, urte horretako otsailaren 24ko goizaldean betearazi zena.

Haren familia eta Obdulia emaztearena ere errepresaliatuak izan ziren. Gurasoek Burgi utzi eta Iruñean bizi behar izan zuten. Lazaro, aita, bihotzekoak jota hil zen, seme zaharrenaren fusilamendua jakin eta gutxira.

Bere anaia Javier, dentista Jakan, Burgin preso hartu eta Escó inguruan hil zuten 1936ko uztailaren 29an. Bere emaztea, Obdulia, 1938ko ekainean seme bat izan zuena, erbestera joan zen Aljerrera Abelek hilabete batzuk zituela.

AITORTZAK

Ricardo Zabalza Elorga estatu-kolpea hasi zenetik hil zituzten 156 kargu publiko nafarren artean dago. Horiei guztiei Nafarroako Parlamentuak “1936ko altxamendu militarraren ondoren eraildako ordezkari publikoak omentzeko ekitaldia” egin zien 2016ko apirilaren 17an.
Urte bereko irailean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako irakasle errepresaliatu guztiak omendu zituen, 300 irakasle inguru. Horietatik 33 hil zituzten, horien artean Ricardo Zabalza Elorga.

Nazioarteko erakundeek zehaztasun handiz makatu dituzte biktima guztien eskubideak, eta egian, justizian, erreparazioan eta berriro ez gertatzeko bermeetan kokatu dituzte.
Lege desberdinei esker, arlo instituzionalean urratsak ematen ari dira egian eta baita erreparazioan ere, eta urrats horiek lehendik zegoen egia soziala berrestera datoz.

Hala ere, justiziarako sarbidea da oraindik gainditu gabeko ikasgai nagusia.

Ez errepikatzeko oinarriak ezartzeko, garrantzitsua da horrelako kasuak sozializatzea eta belaunaldi berrien artean ere ezagutaraztea.
Frankismoaren biktimen familiek urte askoan bizi izan dute beren mina, isiltasunetik, beldurrak inposatutako ostrazismotik. Bada garaia duintasuna berreskuratzeko eta, gure ustez, erakundeek lagundu egin behar dituzte lapurtutako justizia berreskuratzeko prozesu horiek.

Legeak aurreikusten duenez, “erakunde publikoek, alderdi politikoek, sindikatuek, erakunde erlijioso edo militarrek eta 4.2. artikuluan jasotako antzekoek eskatu beharko dute deuseztasun- deklarazioa, kide anitzeko gobernu-organoaren aldez aurreko erabakiz, horietan kargua edo jarduera izan dutenei dagokienez”.

Prentsa kontaktua: Emilio Majuelo (historiagile) – page3image7667344648 777 898