Mintegia: Argentina eta Espainiako Estatuko kasuen inguruan «Egiak ez du preskribatzen. Argentinako eta Espainiako Estatuko kasuak»

Iratxe Urizar abokatuak aurkeztuta, bertan Santiago Bereciartua, abokatu argentinarrak “Justizia zigorgabetasunaren aurrean: Argentinako ikasgaiak Espainiako zuzenbide konstituzionalerako” izeneko txostena azaldu du.

Halaber mahai-ingurua egin da Carolina Villela (abokatu argentinarra) eta Oscar Sánchezen (euskal abokatua) parte-hartzearekin. Eneko Callek moderatu du solasaldia.

Amaitzeko Manuel Gonçalves Granadak, berreskuratutako bilobak bere historiaz jardun du. 

TESTUINGURUA

Aurrekoetan ere jakinarazi dugunez, Espainiako botere judizialaren barruan «talka» gertatzen ari da urriaren 19ko Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legearen eta 46/1977 Amnistia Legearen artean.

Salaketen esparruan, 2014tik 158 aurkeztu dira Espainiako Estatu osoan. Horietako hiru -Txomin Letamendi (1950), Josu Mugika (1976) eta José Luis Mondragón Elorza/Roke Xabier Méndez (1977- Giza Eskubideen Euskal Behatokiak —GEBehatokia— bultzatu ditu.

Horietatik 150 artxibatu dituzte, Amnistia Legea argudiatuta.

Euskal Herrian bik egin dute aurrera: Txomin Letamendirenak (1950) eta Josu Mugikarenak (1976). Txomin Letamendiren auzia izapidetzeko onartu ondoren itxi zuten, bi torturatzaileak hil direlako (atzo, asteartea, Borondatezko Jurisdikzioaren bidezko haren eskaera aztertu zen); Josu Mugikarena izapidetzeko onartuta dago eta bere bidea egiten jarraitzen du; José Luis Mondragón/Roke Xabierrena, berriz, lehen fasean dago oraindik.

Mintegiaren helburua urriaren 19ko Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legearen konstituzionaltasunari buruzko eztabaida irekitzea da.

Streaming bidez ere jarraitu ahal izan da. https://bit.ly/GEBehatokia